Niri Buruz

DSC_0355Fernando Rodríguez Bornaetxea dut izena eta Psikologian Doktore naiz. Euskal Herriko Unibertsitatean 21 urtez irakasle lanetan aritu ostean, irakaskuntza mundua utzi eta BARAKA, psikologia integraleko zentroa sortu nuen 2000garren urtean, handik aurrera psikoterapia eta Vipassana meditazioaren irakaskuntza lanbide izanik.(Ikus nire Linked.In profila)

Unibertsitateko irakaskuntza urteetan, Psikologiaren Historia eta Psikologia Transpertsonala irakatsi nituen. Honek, garrantzi handiko oinarri teoriko, filosofiko eta epistemologikoa eman zidan nire bizitzaren arlo anitzetarako. Irakaskuntza utzi ondoren, Dhamma, hau da, Buda-ren irakaskuntza, barneratzen aritu nintzen, batez ere Abhidhamma, filosofia eta psikologia budista. Neurozientzia eta Espiritualitate Konparatibo arloetan egindako egungo aurkikuntza modernoek, eredu honen zehaztasun eta sakontasuna baieztatzen dute.

Mendebaldeko psikologia korronte nagusietako eskola garrantzitsu gehienenak ondo ezagutzen ditut; Kognitibismoa, Neuropsikologia, Psikoanalisia, Psikologia Humanista eta Transpertsonala. Gainera psikologia klinikoan esperientzi handia dut. Liburu ugari argitaratu ditut, baita artikulu asko zientzia aldizkaritan ere. Gaur egun, Mindfulness irakaslea naiz, terapia kognitibo-konduktualetako hirugarren belaunaldiko eredu terapeutiko garrantzitsuena, Vipassana meditazioan oinarritua.

Zen meditazioan aritu naiz eta baita Tibetar Budismoko Kagyu talde baten parte izan ere. Orain 20 urte, Theravada (Dhiravamsa) maisu baten ikasle bihurtu nintzen, eta bere ezagutzaren transmisioaren ondorengo izendatu nau. 2000garren urtetik aurrera meditazio talde eta erretretak zuzentzen ditut Donostian. Izan ere, gurea, iberiar penintsulako Shanga egonkorren artean pertsona gehien biltzen dutenetakoa da.

Gure jardunbidea laikoa da eta ez dogmatikoa. Gure helburua gogoaren garapena da, kontzientziaren bilakaera. Gaur egungo gogoa mundu-ikuskera budista batetik begiratuta, ikerketa psiko-espiritualerako metodo bat garatu dugu. Metodo honetan, Samantha (gogoaren baketzea) eta Vipassana (ikusmen sakona) bereiztezinak dira eta ezin dira jarrera etiko egoki bat gabe garatu. Jardunbide honen bitartez, meditatzailea gogoaren oihanetik haratago doa, gorputz eta gogoaren funtzionamenduaren ikuspegi zehatz eta sakona lortuz. Meditazio sakonean, zentzuen aktibitate sakonak atzera egiten du eta gure izaera garbia azaltzen da, distiratsu; sufrimendutik askapena.