SANGHA

Hasiera-hasieratik gure Eskolako Meditazio taldea Shanga batean bildu izan oi da. (Sufrimendutik askapena lortzeko konpromisoa hartu duten pertsona taldea). Helburua, gure hiriko eta inguruetako Vipassana meditatzaileek astero elkarrekin egoteko espazio bat edukitzea zen, bidean zehar (Dhamma) besteen laguntasunaz gozatzeko.

Astean zehar.

2014-2015 ikasturtean Shanga (dohaineko meditazio talde irekia) bat antolatuko dugu astean bitan, astearte eta ostegun arratsaldean 20.15tik-21.00ra. Baraka zentroko meditatzaileei, aukera hau izateari behar den garrantzia ematea eskatzen dizuegu. Bakoitzaren parte-hartze eskuzabalak besteak laguntzen ditu taldea sortu eta mantentzen, eta bidea elkarrekin egiteko konpromisoa indartzen. . Gure ekarpena bakoitzaren presentzian bertan dago, ez gara dogma, guru edo doktrina jakin baten inguruan elkartzen den talde bat. Gure saria, taldean meditatu ahal izatea da.

Hilean behin, igandean

Aurrekoaz gain, hilean behin, igande goizetan, 45’ko lau meditazio saio egingo ditugu. Kanpaiak ordu puntuetan joko du, 10etatik 13ak arte. Dohaineko ekintza da eta ordu guztietan edo bakoitzak aukeratzen dituen orduetan parte har daiteke. Datak aurrez jakin araziko dizkizuegu.
Baraka-n meditazioarekin hasi ginenean, gure helburua, gure hiriko eta inguruetako Vipassana meditatzaileek astero elkarrekin egoteko espazio bat edukitzea zen, bidean zehar (Dhamma) besteen laguntasunaz gozatzeko. Ondoren Eskola sortu genuen, bidai horretan aurrera egin nahi zuen jendea laguntzeko. Hasieratik ondorengo erabakia hartu genuen. Ordaindu beharreko talde bakoitzeko, beste doako talde bat sortzea, opari moduan.. Honela, Baraka-n, hasieratik orekatu ditugu prestakuntza taldeak eta Shanga-k (meditazio taldeak). Norbaitek gure taldeetan izena ematerakoan, beti saiatzen gara bere prestakuntza taldeko parte-hartzea eta doako taldean duen parte-hartzea orekatzen. Hasiera batean ikasleek zera uste dute: Bidezko truke batean ari direla, hau da, hartu-eman harreman baten parte direla. Baina denbora aurrera, Shanga-n parte hartzean, hartutakoa, emandakoa baino askoz gehiago dela konturatzen dira. Meditatzaile batek izan dezakeen oparirik baliotsuena zera da, meditazio talde baten parte izatea. Talde-meditazioak hainbat gauza eskaintzen dizkio meditatzaileari, partaide izate sentimendua, jarraitasuna, eserita egotean sostengua, giro berezia … Honek guztiak, talde-meditazioa praktikaren ardatz nagusi bihurtzen du. Honek ez du esan nahi norberaren bakarkako meditazioak garrantzi gutxiago duenik, baina meditazioaren bideak bere zentzua galtzen du norberak berarentzako bakarrik egiten badu. Meditatzaile asko eta asko ikusi ditugu beraien praktika uzten talde-erreferentzia bat ez izateagatik. Era berean, beste meditatzaile asko daude meditatzeari utzi diotenak beraien herrietan talderik aurkitu ez dutelako. Meditatzaile askok ez dute ortodoxia jakin batean dabilen, eta erritual astunak aurrera eramaten dituen talde baten parte izan nahi. Fernando Rodríguez Bornaetxea
“Bidean zehar, norberaren bakarkako bidaia oso zaila da, gaur egungo ezagugarri sozial eta kulturalak kontuan hartuta. Baldintza hauetan, Shanga-k bakarrik eman diezaguke bidean sakontzeko indarra eta ausardia. Gaur inoiz baino gehiago, askapena ez da bakarkako bidea, taldekoa baizik .
 

gracias