ERRETIROAK

Azken 15 urteotan 300 pertsona baino gehiago dituen Meditazio Eskola baten arduradun izan ondoren, meditazioaren bidean aurrera egiten gehien laguntzen duen tresna erretiro luzeak direla esan behar dut.
Oinarrizko testuetan adierazten den bezala, meditazioaren eguneroko praktika esperientzia ezberdinen aurrean gure atentzioa behar den tokian mantentzeko tresna egokia da. Hala ere, meditazio sakonera iristeko, epe luzeagoko isiltasuna, eta barne behaketarako baldintza egokiak beharrezkoak dira.
Euskal Autonomia Erkidegoan eta estatuko iparraldean erretiro hauek egiteko beste gune egokirik ez dagoenez, gure erretiro antolatze plangintza zabaltzea erabaki dugu.
Aukeratutako irakaskuntza-metodo eta erreferentziak, ekialdeko Vipassana-ren eraberritzea eta mendebaldeko Psikologia eta Neurozientziaren arteko konbinazioa dira.
EGITURA
Garatutako egiturak Mindfulness-aren praktika intentsiboa du oinarri. Gorputzaren lana eta norberaren prozesu fisikoei zuzendutako atentzioak, gogoaren lana eta gogoaren prozesuen atentzioarekin bat egiten du. Guztia, mintzamen eta keinu-isiltasun konpromiso batek lagundua.

EGONLEKUA
Egino-ko (Araba) natura-ingurune ederrean kokatua, erretiroak egiteko aukeratutako egonlekuak baldintza erosoak proposatzen ditu: Gela indibidualak, bakoitza bere bainugelarekin, ingurune epel eta isila, eta janari osasuntsu eta orekatuaz gozatzeko aukera.
Erretiro jakin bati buruz edo nobedadeei buruz informazioa jasotzeko, honako informazio-orria bete zuen motibazioak adieraziz.