MINDFULNESS

Mindfulness

Atentzio Osoa edo Mindfulness delakoa, momentu bakoitzean pentsatzen, sentitzen eta egiten ari garen gauza bakoitzaz jabetzea da, baina modu aldendu eta ez-erreaktibo batean. Honako prozesu meta-kognitibo hau, naiz eta konplexua izan, Atentzio Osoaren praktikaren bidez lor daiteke.

 Gainera, Atentzio Osoa, antsietatea eta depresioa bezalako estatuen tratamendurako tresna egokia dela frogatua dago. Beste mota bateko gaixotasunen tratamendurako ere egokia dela baieztatua dago; oinaze kronikoak, elikadura arazoak, buruko nahasmen larriak, nahasmen obsesibo-konpulsiboa, mugako pertsonalitatea (border line), etab.

Bere jaiotzetik, BARAKA-k Atentzio Osoaren gaitasuna eta onuraren ikerkuntza izan ditu helburu, batez ere honako lau arlo nagusietan: Ongizate psikologikoa, osasun mentala, lan arloa eta hezkuntza arloa.

Atentzio Osoa (Mindfulness)thangka2

Mindfulness-a atentzio eta kontzientzia osoa dela esan daiteke, momentu bakoitzean presentzia adi eta gogoetatsua hain zuzen. Bere helburua, pertsona bakoitza orainaldian kontzentratzea da, modu aktibo batean, gertatzen ari dena eragotzi edo epaitu gabe.

Prozedura terapeutikoaren ikuspuntutik, Atentzio Osoak, alde emozionalak eta ez-hitzezko beste prozesu guztiak diren bezala onartzea da, saihesten edo menderatzen saiatu gabe. Prozedura automatikoei lotutako gertaera menderaezinen kontrola lortzeko, esperientzia eta interferentzia-eza behar dira.

  Azken aldian, Mindfulness-ak ospe handia lortu du, batez ere Amerikako Estatu Batuetan, ekialdeko balioei lotuta. Hala ere, bertan, psikologian aspaldidanik ezagunak diren zenbait gai aztertzen dira: Biofeedback-eko tekniken erabilpenean edo hipnosian oinarritutako esposizioa eta norberaren erregulatzea. Bertan hautemateko eta zentzumen fenomenoak diren bezala agertzen dira.

Hauen erabilgarritasuna, eskaintzen dituzten teknika sortaz haratago doa, beste psikologia guztiz ezberdin bati aurre egiten baitio: Kontrola erabiltzea eta estresaren eta antsietatearen ezabapena, esperientziarik gabeko prozedurak erabilita lortzea helburu duen psikologiari hain zuzen ere. Izan ere, prozedura hauek sendatu nahi diren gaitz hauek betikotzen lagundu dezakete.

Atentzio Osoa bi modu desberdinetan praktikatu daiteke. Alde batetik praktika formala dago, mendebalde-tarrok meditazio bezala ezagutzen dugun hori hain zuzen. Nonbait geldirik egotean (normalean eserita) eta orainaldiko esperientzien jabe izatean datza. Modu honetan, gorputz-sentsazioen, pentsamenduen eta emozioen joan-etorriaren begiratzea eta kontzientzia-hartzea lor daiteke.

cbt02Honela praktikatzen jardutean, norberaren sentimendu eta pentsamenduak pasatzen uztea lortzen da, bertan gelditu gabe, gehiegizko garrantzirik eman gabe, epaitze-asmorik gabe, momenturo gertatzen ari den guztiaren jabe izanda.

Praktika informalak, eguneroko ekintza jakin batzuetan atentzioa jartzean datza, bazkaltzean, ibiltzean, besteekin harremanetan edo etxean edo lanean egiten dugun edozein ekintzan.

Jatordua Mindfulness-aren praktika informalerako momentu egokia da. Askotan, jateko momentuan, telebista ikusten edo beste edozertan pentsatzen ari gara, janaria dastatu gabe. Modu adi batean jatea zera litzateke: Zientzialari batek edo esploratzaile batek aurkikuntza berri baten aurrean edukiko lukeen jarrera edukitzea. Zer sentitu behar den epaitu edo aurre-ikusi gabe. Modu honetan janariaz askoz gehiago gozatuko dugu, et janari horrek gure gorputzari hobe egingo dio, gure organismoarekin duen kontaktua hobetzen baita…

TANKA